1986 urtean sortu zen abesbatza Javier Bello Portu-k abesbatza buru eta konpositoreak, Baionako Institutu Kulturala lagun. « Chœur du Pays Basque » deitzen zen abesbatza, eskual ondare polifonikoa baloratzea du bere helburua.


1986-ko maiatz hastapenean hasten dira errepikak hiru alditz astean. 1987-ko Urriaren 16an abesbatzen Festibalean Donibarne Lohitzuneko Jondoni Batista elizan Niños Cantores de Navarra (haur korua) eta Amurrioko Lagun Artean (gizon korua) abesbatzekin. Lehen elgarretaratze hortan sei abesbatza dira, bost hegoaldetik eta bakarrik "Choeur du Pays Basque" iparraldetik.


1989 ean, abesbatza izendatzen du « Bello Portu Korua ». 1992 urtean abesbatzak ibilaldi bat Espainian gaindi egiten du : Iruña, Cadix (12 garren musika festibal internazionala), Malaga, Santander... Rossini-ren
« Petite messe solennelle » emanez. Urte hortan, abendoan parte hartzen du Parisen (Bercy) "Festival Mondial des choeurs" leiaketan..


1993 urtean, Marie José Goudard-Ardohain andereak zuzendaritza hartu du eta koruak XARAMELA du orai bere izena. Geroztik agerraldi anitz izan dira Eskual Herrian eta ere atzerrian.  


koruaren agerraldiak

Historikoa

Historikoa

historikoa kantu bilduma abesbatza argazkiak dizko bilduma konzertuak mezak harremanak